Larunbata, otsailak 4

16:00

Goazen 9.0 kontzertua otsailaren 4an Saran

Xareta Sara | Kontzertuak

Euskal Telebistako Goazen 9.0 telesaileko artistek bi saio eginen dituzte otsailaren 4an Saran: otsaileko lehen larunbatean 16:00etan eta 18:00etan. Sarako Olhain ikastolak antolatu du eta dagoeneko sartzeak eros daitezke Pleka trinketean eta internetez, 12 euroren truke (Bortz urtez beheitikoak urririk). Sartze kopuru mugatua izanen dela adierazi dute.

Goazen 9.0 telesaileko artistek bi saio eginen dituzte otsailaren 4an Saran: 16:00etan eta 18:00etan. Sarako Olhain ikastolak antolatu du eta dagoeneko sartzeak eros daitezke. Sartze kopuru mugatua izanen dela adierazi dute.

Umeentzat talo tailerra Goizuetan

Leitzaldea Goizueta | Tailerrak

Goizuetako Guraso Elkarteak antolatuta, larunbat honetan, otsailaren 4an, talo tailerra eginen dute Goizuetan. Izena osteguna baino lehen eman beharko da.

Umeentzat talo tailerra Goizuetan

Goizuetako Guraso Elkarteak antolatuta, larunbat honetan, otsailaren 4an, talo tailerra eginen dute Goizuetan. Izena osteguna baino lehen eman beharko da.

18:00

Nafarroako Torturatuen Sareak aurkezpen hitzaldia Lesakan

Lesakako Herriko Etxean, Bortziriak Lesaka | Aurkezpenak

Otsailaren 13a Torturaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela gogoan, eskualdean torturaren inguruko zikloa antolatu dute. Baztan-Bidasoaldeko hitzordua Lesakan eginen dute larunbat honetan, eta Leitza, Areso, Goizueta, Arano, Larraun, Lekunberri, Araitz, Basaburua eta Imotzekoa otsailaren 17an Leitzan.

Nafarroako Torturatuen Sareak aurkezpen hitzaldia Lesakan Lesakako Herriko Etxean

Otsailaren 13a Torturaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela gogoan, eskualdean torturaren inguruko zikloa antolatu dute. Baztan-Bidasoaldeko hitzordua Lesakan eginen dute larunbat honetan, eta Leitza, Areso, Goizueta, Arano, Larraun, Lekunberri, Araitz, Basaburua eta Imotzekoa otsailaren 17an Leitzan.

18:30

Santa Ageda kantari aterako dira larunbatean Goizuetan

Goizuetako Herriko Plaza, Leitzaldea Goizueta | Besteak

Larunbatean, Santa Ageda bezperan kantari aterako dira Goizuetan 12. aldiz. Hitzordua 18:30ean egin dute Herriko Plazan, eta baserritarrez jantzita joateko deia egin dute. Parte hartzeko gonbitea herriko ume, gazte eta helduei egin diete. 

Santa Ageda kantari aterako dira larunbatean Goizuetan Goizuetako Herriko Plaza

Larunbatean, Santa Ageda bezperan kantari aterako dira Goizuetan 12. aldiz. Hitzordua 18:30ean egin dute Herriko Plazan, eta baserritarrez jantzita joateko deia egin dute. Parte hartzeko gonbitea herriko ume, gazte eta helduei egin diete. 

18:30

Santa Ageda bezpera Leitzan

Leitzako plazan, Leitzaldea Leitza | Ospakizunak

Bertako musikariek eta bertsolariek lagunduta, kopla kantuan ibiltzeko gonbidapena luzatu du Leitzako Kultur Taldeak. Makila hartuta, larunbat honetan, otsailaren 4an, 18:30ean egin dute hitzordua.

Santa Ageda bezpera Leitzan Leitzako plazan

Bertako musikariek eta bertsolariek lagunduta, kopla kantuan ibiltzeko gonbidapena luzatu du Leitzako Kultur Taldeak. Makila hartuta, larunbat honetan, otsailaren 4an, 18:30ean egin dute hitzordua.

18:30

Santa Ageda bezpera Areson

Aresoko plaza, Leitzaldea Areso | Ospakizunak

Otsailaren 4an Santa Ageda bezpera ospatzeko kopla kantari aterako dira aresoarrak ere. Guraso Elkarteak antolatzen du ekitaldia baina herritar guztiei egin nahi diete parte hartzeko gonbidapena. Larunbatean 18:30ean izango dute hitzordua. Makilak hartu, eztarriak berotu eta animatu!

Santa Ageda bezpera Areson Aresoko plaza

Otsailaren 4an Santa Ageda bezpera ospatzeko kopla kantari aterako dira aresoarrak ere. Guraso Elkarteak antolatzen du ekitaldia baina herritar guztiei egin nahi diete parte hartzeko gonbidapena. Larunbatean 18:30ean izango dute hitzordua. Makilak hartu, eztarriak berotu eta animatu!

16:00
20:00

Iker Valleren margolanak Labiagako aretoan

Labiaga Ikastola, Bera | Erakusketak

Labiaga ikastolaren areto nagusian izanen dira urtarrilaren 14tik martxoaren 19ra. Bere erakusketa aprobetxatuz, Iker Valleren margolanekin osatutako 2023ko egutegia ere argitaratu du Labiaga Ikastolak.

Iker Valleren margolanak Labiagako aretoan Labiaga Ikastola

Labiaga ikastolaren areto nagusian izanen dira urtarrilaren 14tik martxoaren 19ra. Bere erakusketa aprobetxatuz, Iker Valleren margolanekin osatutako 2023ko egutegia ere argitaratu du Labiaga Ikastolak.

09:00
23:59

Arantzako inauteriak otsailaren 2tik 4ra

Bortziriak Arantza | Ospakizunak

40 Mozorro Zuri baino gehiago elkartu dira Arantzan, eta dena prest dute ortzegunean inauteriei hasiera emateko. Larunbatera arte besta giroa nagusituko da herrian eta baserri auzoetan.

Arantzako inauteriak otsailaren 2tik 4ra

40 Mozorro Zuri baino gehiago elkartu dira Arantzan, eta dena prest dute ortzegunean inauteriei hasiera emateko. Larunbatera arte besta giroa nagusituko da herrian eta baserri auzoetan.

09:00
14:00

Behi-esne abeltzaintza ekologikoaren V. Topaketa Anizen

Baztan Aniz | Topaketak

Otsailaren 4an eta 5ean izanen da Anizen Behi-esne abeltzaintza ekologikoaren bosgarren topaketa, eta behi-esne abeltzaintza ekologikoaren espainiar estatu mailako elkartearen lehen batzarra ere eginen dute. Bertzeak bertze, Jauregia Esnekiak bisitatuko da Anizen eta Aspace Biointegra Orreagan. 

Inauterietako irteerak Senperen

Xareta Senpere | Ospakizunak

Amotze, Ibarrun, Karrika eta Olha auzoetan ibili ondotik, Ergaraien ibiliko dira gazteak otsailaren 4an, Urgurin hilaren 11n eta 18an plazan izanen dute amaiera

Inauterietako irteerak Senperen

Amotze, Ibarrun, Karrika eta Olha auzoetan ibili ondotik, Ergaraien ibiliko dira gazteak otsailaren 4an, Urgurin hilaren 11n eta 18an plazan izanen dute amaiera

22:00
03:00

Neguko besta Zugarramurdin

Akelarrenea, Xareta Zugarramurdi | Kontzertuak

Herriko Beti Gazte taldearen eskutik Akelarrenean Braulio, Ezpalak eta Vinilo Terrible DJa arituko dira, larunbatean 22:00etatik aitzinera

Neguko besta Zugarramurdin Akelarrenea