Umeentzat talo tailerra antolatu dute Goizuetan

Goizuetako Guraso Elkarteak antolatuta, larunbat honetan, otsailaren 4an, talo tailerra eginen dute Goizuetan. Izena osteguna baino lehen eman beharko da.

Larunbatean Umore Ona elkartean bilduko dira, 16:00etan. Eta tailerraren ondoren, norberak egindako taloa izanen dute meriendatzeko.

Izena, berriz, estankoan eman behar da osteguna, otsailaren 2a, baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun