Inauteriak 2023

Arantzako inauteriak ortzegunean hasiko dira

40 Mozorro Zuri baino gehiago elkartu dira Arantzan, eta dena prest dute ortzegunean inauteriei hasiera emateko. Larunbatera arte besta giroa nagusituko da herrian eta baserri auzoetan.

Ortzeguna, otsailak 2
  • Goizean Mozorro Zurien gosaria Primi ostatuan
  • 11:30ean Mozorro Zuriak eskolako ikasleekin elkartuko dira.
  • Ondotik Mozorro Zuriak baserriz baserri eskean ibiliko dira.
  • Arratsean Mozorro Zurien afaria Primi ostatuan.
Ortziralea, otsailak 3
  • Egun osoan eskolako haurrak baserriz baserri eta herrian eskean ibiliko dira.
  • Goizean Mozorro Zurien gosaria Primi ostatuan.
  • Ondotik, Mozorro Zuriak puxka-puxka herrian.
  • Eguerdian, Mozorro Zurien bazkaria Burlada ostatuan.
  • Ilunabarrean Mozorro ttikiei harrera.
  • 21:00etan bertso afaria Aterpean, Iker Zubeldia eta Joanes Illarregi bertsolariekin.
  • 01:00etatik aitzinera musika Belfast taldearekin gorapean.
Larunbata, otsailak 4
  • Goizean, eskolako haurrak baserriz baserri ibiliko dira.
  • Eguerdian, Mozorro Zurien bazkaria Pabloenean.
  • Arratsaldean, haur, gazte eta heldu mozorrotuen kalejira.
  • 19:00etan Mozorro Zurien eskutik herri kirolak frontoian.
  • Ondotik, Mozorro Zurien afaria Ekaitza Elkartean.
  • 00:30ean musika Bizphiru Pelau taldearekin gorapean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun