Goazen 9.0 kontzertua otsailaren 4an Saran eginen dute

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 14a, 15:00

Goazen 9.0 telesaileko artistek bi saio eginen dituzte otsailaren 4an Saran: 16:00etan eta 18:00etan. Sarako Olhain ikastolak antolatu du eta dagoeneko sartzeak eros daitezke. Sartze kopuru mugatua izanen dela adierazi dute.

Sartzeak urririk izanen dira bortz urtetik beheitikoentzat. 2017ko otsailaz geroztik sortu diren haurrak burasoen txartelekin sartuko dira eta haien altzoetan jarri beharko dute. Gainerako txartelak hamabi eurotan eros daitezke atari honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun