Pandemiaren ondorioz bi urtez geldirik egon ondotik, Behi-esne abeltzaintza ekologikoaren V. Topaketa otsailaren 4an eta 5ean eginen da Anizen, eta bi proiektu ekologiko bisitatuko dituzte: Jauregia Esnekiak, Anizen bertan eta Aspace Biointegra, Orreagan. Bosgarren topaketa honetan, sektoreko gaurkotasuneko gaiei buruzko tailerrak eginen dituzte, eta, gainera, duela bi urte egindako azken topaketan eratutako AGALVE elkartearen lehen batzarra eginen da.
Jauregia Esnekiak Anizen
Topaketa Anizen eginen da, Jauregia Esnekiak dagoen lekuan. Abeltzaintza-tradizio handiko familia, 2009an Jauregia Esnekiak-ek abeltzaintza ekologikora egin zuen jauzi, eta Nafarroa osoko ekoizpen eta elaborazio propioko lehenetarikoa bihurtu zen. Batez beste, 50 behi dituzte, eta 42 hektareako belardia. Gazta, jogurta eta esnea eta irabiaki ekologikoak egiten dituzte.
Aspace Biointegra Orreagan
Bertzalde, Aspace Biointegra proiektu jasangarri, ekologiko, inklusibo eta hurbilekoa da, Intiaren eskutik sortua, behien kudeaketa ekologikoko sistema bat sustatzeko eta ondoren esneki ekologiko bihurtzeko.