Santa Ageda bezperan kantuan aterako dira Areson ere

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 3a, 11:00
Santa Ageda kantari aterako dira aurten ere Areson.

Otsailaren 4an Santa Ageda bezpera ospatzeko kopla kantari aterako dira aresoarrak ere. Guraso Elkarteak antolatzen du ekitaldia baina herritar guztiei egin nahi diete parte hartzeko gonbidapena. Larunbatean 18:30ean izango dute hitzordua. Makilak hartu, eztarriak berotu eta animatu!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun