Go!azen 9.0 kontzertua otsailaren 4an Saran eginen dute

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 11a, 12:00
ETBko telesaileko aktoreak Saran izanen dira otsaileko lehen larunbatean.

Euskal Telebistako Goazen 9.0 telesaileko artistek bi saio eginen dituzte otsailaren 4an Saran: otsaileko lehen larunbatean 16:00etan eta 18:00etan. Sarako Olhain ikastolak antolatu du eta dagoeneko sartzeak eros daitezke Pleka trinketean eta internetez, 12 euroren truke (Bortz urtez beheitikoak urririk). Sartze kopuru mugatua izanen dela adierazi dute.

2017ko otsailaz geroztik sortu diren haurrak burasoen txartelekin sartuko dira eta haien altzoetan jarri beharko dute. Gainerako txartelak hamabi eurotan eros daitezke atari honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun