Neguko besta antolatu dute Zugarramurdin otsailaren 4rako

Ezpalak taldeak ere joko du larunbat arratsean Zugarramurdiko Akelarrenean.

Herriko Beti Gazte taldearen eskutik Akelarrenean Braulio, Ezpalak eta Vinilo Terrible DJa arituko dira, larunbatean 22:00etatik aitzinera

Zugarramurdiko Beti Gazte taldeak (umore politaz izendatu baitute talde berria), Neguko besta antolatu du du otsailaren 4rakoz Akelarrerenean. Hilabeteko lehen larunbatean, 22:00etatik aitzinera, Braulio eta Ezpalak musika taldeak eta ondotik Vinilo Terrible DJa arituko dira. Sarrera 10 eurokoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun