Arantzako Mozorro Zuriek prest dute aurtengo inauterietako egitaraua. Beti bezala, otsailaren 2an, ortzegun goizean hasiko dituzte eta larunbatera bitarte, hiru egunez, besta giroa nagusituko da.
Lesakako Liburutegiak Eider Rodriguez idazlearekin topaketa antolatu du ortzegunerako. 'Eraikuntzarako materiala' Rodriguezen azken liburuari buruz solastatuko dira. Hitzordua 19:00etan izanen da, eta topaketak irauten duen bitartean liburutegiko ohiko zerbitzua eten eginen dute.
Labiaga ikastolaren areto nagusian izanen dira urtarrilaren 14tik martxoaren 19ra. Bere erakusketa aprobetxatuz, Iker Valleren margolanekin osatutako 2023ko egutegia ere argitaratu du Labiaga Ikastolak.
40 Mozorro Zuri baino gehiago elkartu dira Arantzan, eta dena prest dute ortzegunean inauteriei hasiera emateko. Larunbatera arte besta giroa nagusituko da herrian eta baserri auzoetan.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |