Inauteriak 2023

Arantzako inauteriak otsailaren 2tik 4ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 11a, 14:00
Joan den urteko Arantzako inauterietako Mozorro Zurien taldea. Argazkia: Bidal Etxarte.

Arantzako Mozorro Zuriek prest dute aurtengo inauterietako egitaraua. Beti bezala, otsailaren 2an, ortzegun goizean hasiko dituzte eta larunbatera bitarte, hiru egunez, besta giroa nagusituko da.

Aranztarren egutegian egun seinalatuak izaten dira inauteriak eta aurten ere seguru gogotsu hartuko dituztela. Mozorro Zuriek egitarau hauxe prestatu dute.

Otsailak 2, ortzeguna
  • Goizean Mozorro Zurien gosaria Primi ostatuan.
  • 11:00etan Mozorro Zuriak eskolara bisita eginen dute puxka-puxkak edo bizkarrekoak paratzeko.
  • Ondotik Azkilarrea, Aientsa, Eguzkialdea eta Bordalarrea auzoetan baserriz baserri eskean ibiliko dira.
  • Arratsean, Mozorro Zurien afaria Primi ostatuan.
Otsailak 3, ortziralea
  • Goizean Mozorro Zurien gosaria Primi ostatuan.
  • Ondotik Mozorro Zuriak herrian etxez etxe puxka-puxka ibiliko dira.
  • Eskolako haurrak puxka-puxka ibliko dira. Zaharrenak baserri auzoetan eta gazteenak herrian.
  • Eguerdian Mozorro Zurien bazkaria Burlada ostatuan.
  • Ilunabarrean Mozorro ttikiei harrera eginen diete.
  • 21:00etan bertso afaria Aterpean, Iker Zubeldiarekin eta Joanes Illarregirekin.
  • 01:00etatik aitzinera musika gorapean Belfast taldearekin.
Otsailak 4, larunbata
  • Goizean eskolako haurrak baserriz baserri eskean ibiliko dira.
  • Eguerdian Mozorro Zurien bazkaria Pabloenean.
  • Arratsaldean, haur, gazte eta heldu mozorrotuen kalejira.
  • 19:00etan Mozorro Zurien herri kirolak frontoian.
  • 00:30etik aitzinera musika gorapean Bizphiru Pelau taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun