Berako komertzioek, eta eskulangileek eta elikadura ekoizleek Eguberrietako azoka eginen dute abenduaren 10ean, larunbatean, udalak eta Kiribilek antolatuta.
Bortzirietako Bertso Eskolak taldekako txapelketaren hogeita hirugarren edizioa antolatu du abenduaren 10ean Beran eta Lesakan, bi herrietako udalen laguntzarekin. Larunbatean 12:00etan hasiko da lehia Berako Katakun, eta bertan bertsolariak banaka ariko dira. Ondotik, taldekatzeak eginen dituzte, eta taldeetan ariko dira. Finalerdiak Lesakan jokatuko dituzte 16:00etan Zialdon eta Antoiun 17:30ean. Finala, berriz, Arranon eginen dute afalondoan. 15 euroko prezioa du finaleko afariak eta 618 963 011 zenbakira mezu bat bidali behar da apuntatzeko.
Lesakako Beti Gazte elkarteak antolatuta, filosofia izanen dute solasgai bihar Lesakan. 'El estoicismo: una receta antigua para vivir bien en el siglo XXI' hitzaldia eskainiko du Mikel Etxalarrek. Solasaldia 17:00etan hasiko da Harriondoan.
Ekain Ibarguren Gure Zirkuko artistak 'Aho bete hortz' ikuskizun dibertigarria eta eroa eginen du abenduaren 10ean, larunbatarekin Goizuetako udaletxeko ganbaran. Emanaldia 18:30ean hasiko da eta sarrera librea izanen da.
Mathieu Sempere, Les Stentors taldeko tenore handiak, Eguberriko kantu batzuk emanen ditu abenduaren 10ean, larunbatean 21:00etan Senpereko Larreko kultur gunean, baita Luis Marianoren errepertoriokoak ere. Abeslariarekin batera, Valérie Ortiz flamenko dantzariak, nahasiko ditu dantzaren ikusmina musikaren emozioarekin. Senpereko Herriko Etxeak antolatu du emanaldia.
Euskal Herriko 29 eskultoreren lanak izanen dira Suspela auzoko Armi galerian
Lesakari buruzko lanak dira eta Zialdo ostatuan ikus daitezke urtarrilaren 20ra arte
Elizondoko Amezti elkarteak sukaldaritza ikastaroa antolatu du azaroan eta abendua, Elbeteko Posadako Belen Urrutiaren eskutik. Elkartean bertan bilduko dira, azaroaren 28an eta abenduaren 12an (astelehenetan), 17:00etatik 20:30era.
Urriaren 4tik abenduaren 27ra emanen dute eta apuntatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da
Bakarrizketak, solasaldiak lehiaketak, dokumentalak, zinema, dantzak eta tailerrak izanen dituzte egitarau oparoan