Mathieu Sempere tenorea kantari izanen da Senperen abenduaren 10ean

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 9a, 08:00
Mathieu Sempere tenore ezagunak emanaldia eskainiko du larunbat arratsean Larrekon, Valérie Ortiz flamenko dantxariarekin batera.

Mathieu Sempere, Les Stentors taldeko tenore handiak, Eguberriko kantu batzuk emanen ditu abenduaren 10ean, larunbatean 21:00etan Senpereko Larreko kultur gunean, baita Luis Marianoren errepertoriokoak ere. Abeslariarekin batera, Valérie Ortiz flamenko dantzariak, nahasiko ditu dantzaren ikusmina musikaren emozioarekin. Senpereko Herriko Etxeak antolatu du emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun