Azoka Toki Ona Institutuko estalpe itxian izanen da egun osoan. Goizean hamarrak eta erdietan hasi eta biak arte egonen dira irekiak postuak eta arratsaldean berriz lauetatik eta zazpiak arte.
Azokan parte hartu nahi dutenek abenduaren 8a baino lehen eman beharko dute izena ondoko galdetegi hau beteta. Izen ematea handia izanez gero, eskualdeko eskulangile eta elikadura ekoizleei emanen zaie lehentasuna.