Bortzirietako Bertso Eskolaren taldekako txapelketa abenduaren 10ean jokatuko dute

Joan den urteko finaleko argazkia, Lesakako Arrano elkartean.

Bortzirietako Bertso Eskolak taldekako txapelketaren hogeita hirugarren edizioa antolatu  du abenduaren 10ean Beran eta Lesakan, bi herrietako udalen laguntzarekin. Larunbatean 12:00etan hasiko da lehia Berako Katakun, eta bertan bertsolariak banaka ariko dira. Ondotik, taldekatzeak eginen dituzte, eta taldeetan ariko dira. Finalerdiak Lesakan jokatuko dituzte 16:00etan Zialdon eta Antoiun 17:30ean. Finala, berriz,  Arranon eginen dute afalondoan. 15 euroko prezioa du finaleko afariak eta 618 963 011 zenbakira mezu bat bidali behar da apuntatzeko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun