Igandean 17:30ean elizan ariko da Gipuzkoako musika laukotea
Aurten ere 'Uscaldunac garen ezquero' ekimenaren barrenean solasaldia antolatu dute Berako Udaleko Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak elkarlanean. Solasaldia Beralandetan izanen da, ortziralean, abenduaren 2an, 18:00etan, Joxan Elosegiren eta Aitor Errazkinen eskutik.
Ostiral honetan, abenduak 2an, Aranzadi zientzia elkarteko Iñaki Sanz-Azkue Goizuetan izanen da 'Uhandre piriniotarra: altxor bat Goizuetako erreketan' hitzaldia ematen eta sekretutxo batzuk kontatzen. Zientziaz ez ezik, aurkikuntzez, auzolanaz, errekez, klima aldaketaz eta beste hainbat kontuz hitz egingo du. Hitzordua ostiralean izanen da 18:00etan udaletxeko ganbaran.
Euskal Herriko 29 eskultoreren lanak izanen dira Suspela auzoko Armi galerian
Lesakari buruzko lanak dira eta Zialdo ostatuan ikus daitezke urtarrilaren 20ra arte
Elizondoko Amezti elkarteak sukaldaritza ikastaroa antolatu du azaroan eta abendua, Elbeteko Posadako Belen Urrutiaren eskutik. Elkartean bertan bilduko dira, azaroaren 28an eta abenduaren 12an (astelehenetan), 17:00etatik 20:30era.
Urriaren 4tik abenduaren 27ra emanen dute eta apuntatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da
Piz&LohiPest musika jaialdia antolatu dute Zubietako gazteek asteburu honetarako. Beti bezala, eskualdeko musikari eta taldeei beraien lana plazaratzeko aukera emanen die jaialdiak. Denera, hamar bat talde eta DJ espero dituzte ostiralean eta larunbatean.