'Uhandre piriniotarra: altxor bat Goizuetako erreketan' hitzaldia ostiralean Goizuetan

Zientziaz ez ezik, aurkikuntzez, auzolanaz, errekez, klima aldaketaz eta beste hainbat kontuz jardungo dira hitzaldian.

Ostiral honetan, abenduak 2an, Aranzadi zientzia elkarteko Iñaki Sanz-Azkue Goizuetan izanen da 'Uhandre piriniotarra: altxor bat Goizuetako erreketan' hitzaldia ematen eta sekretutxo batzuk kontatzen. Zientziaz ez ezik, aurkikuntzez, auzolanaz, errekez, klima aldaketaz eta beste hainbat kontuz hitz egingo du. Hitzordua ostiralean izanen da 18:00etan udaletxeko ganbaran. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun