Abenduko kontzertuaren zortzigarren edizioa antolatu du Senpereko Kultur eta Ondare elkarteak. Abenduaren 4an, igandean 17:30ean izanen da Senpereko elizan. Sartzea libre izanen da. Talaya Quartet laukoteak, eskaintzen duen errepertorioa tradiziotik hasi eta musika folklorikora bitarteko bidaia da.
Bach, Mozart, Schubert edo Puccini bezalako musika konpositore ospetsuen obra ezagunak bilduak dituzte. Bururatzeko, Danimarkako bi folk pieza eskainiko dituzte eta ondotik sorpresa musikala, abenduko ospakizunekin loturik dagoena. Horrelako kontzertua urririk, huts egin ezina da.