Leitzako udaletxeko bigarren solairuan, ostegunean 17:00etatik 19:00etara
Doneztebeko Liburutegian Tere Irastortza Garmendia idazlearen poesia errezitaldia izanen dute ortzegunean 18:00etan. 2015ean kaleratu zuen 'Mundua betetzen zenuten' poesia liburua, eta bertako poesiak errezitatuko ditu euskaraz eta gazteleraz.
Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren bueltan, Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak antolatu du hitzordua. Parte hartzeko izena eman behar da.
Itziar Azpiroz leitzarra herriko liburutegira hurbilduko da ostegunean, azaroaren 17an, bere maletako ipuinak ttikiei kontatzeko. 18:00etan egin dute hitzordua.
Auto pilaketak, zaborra nonahi... Udan Urumea errekaren inguruan ohiko diren gertaerei konponbidea eman nahi diete Goizuetako eta Aranoko udalek eta horretarako herritarren iritzia bildu nahi dute, «gure bainu guneak jasangarriagoak nahi ditugulako».
Euskal Herriko 29 eskultoreren lanak izanen dira Suspela auzoko Armi galerian
Lesakari buruzko lanak dira eta Zialdo ostatuan ikus daitezke urtarrilaren 20ra arte
San Kristobal lizeoko ikasle batzuk aukeratutako argazkiak ageri dira
Urriaren 4tik abenduaren 27ra emanen dute eta apuntatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da