Emakume izatearen inguruko hausnarketa feminista, gure gorputzaren inguruko kontzientzia hartzea, patriarkatuaren eraginaren inguruan hausnartzea, autoestimua, ahizpatasuna, zaintza eta subjektu politiko izatearen kontzientziaz ariko dira ortzegun honetan ahalduntze tailerrean. Emagin elkarteak gidatuko du eta Lesakako Koskontako Bideko udalaren aretoan eginen dute, 18:00etan hasita.
Izena Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuan eman behar da: berdintasuna@bortziriakberd.eus helbidera edo Whatsappez 722 69 30 78 telefonora idatzita.