Senpereko bioaniztasunari buruzko erakusketa ikusgai izanen da Larrekon hazilaren 15etik 25era

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 12a, 10:00
Senpereko bioaniztasunari buruzko argazkiak bildu dituzte San Kristobal lizeoko ikasleek.

San Kristobal lizeoko ikasle batzuk aukeratutako argazkiak ageri dira

San Kristobal lizeoko BTS GNPko (Naturaren Kudeaketa eta Babesa) ikasle batzuk antolatu dute Senpereko bioaniztasunari buruzko erakusketa, senpertarrek deskubri dezaten argazki eta xehetasunen bidez, zer nolako ingurumen aberatsean bizi garen. Herrian dagoen fauna eta flora aurkezten dute modu parte hartzaile batean, herrilurretako bioaniztasunaren Atlas batean.

Larreko kulturgunean izanen da ikusgai, hazilaren 15a eta 25a artean, asteartetik igandera 14:00ak eta 18:00ak artean. Sarrerak urririk denei zabaldua. Erakusketa honek merezi du gure presentzia, alde batetik gure ikusmina asetzeko baita ikasle horien lana errespetatzeko. Senpere gainean Urdazuri ibaiari buruz hartutako fauna- eta flora-argazkiak; 2022ko irailaren 12a baino lehen ikasleen helbide elektronikora bidalitako argazkien artean aukeratu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun