Adin txikikoen tratu onen sareak antolatutako familia txokoak bi hitzordu eginen ditu azaroan Leitzan. Alde batetik, ostegun honetan, azaroak 17, Estitxu Fernandez lesakarrak 18-36 hilabete bitarteko haurren autonomia eta mugak izanen ditu hizpide Leitzako udaletxeko bigarren solairuan, 17:00etatik 19:00etara.
Bizkar osasuntsuaren inguruko tailerra azaroaren 29an
Bestetik, azaroaren 29an bizkar osasuntsuaren inguruko tailerra eginen dute, hau ere udaletxeko bigarren solairuan. 0 eta 3 bitarteko haurrak dituzten familiako kideei zuzendua da: gurasoei, aiton-amonei, haurdun dauden emakumeei...
Edoskitze egokirako eta haurrak eramateko garaian bizkarra zaintzeko aholkuak emanen dituzte osasun etxeko erizainek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!