Udan Urumearen inguruan sortzen diren arazoei konponbidea emateko batzar irekia eginen dute ostegunean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 16a, 19:00

Auto pilaketak, zaborra nonahi... Udan Urumea errekaren inguruan ohiko diren gertaerei konponbidea eman nahi diete Goizuetako eta Aranoko udalek eta horretarako herritarren iritzia bildu nahi dute, «gure bainu guneak jasangarriagoak nahi ditugulako».

Bi saio antolatu dituzte. Horietan aurrenekoa azaroaren 3an egin zuten Aranon, gaur egun dituzten arazoez aritzeko. Eta bigarrena ostegunean Goizuetako Udaletxeko ganbaran eginen dute. Zer egin dezakegu arazoei aurre egiteko? galderari erantzuna bilatzen saiatuko dira. Saioa 18:30ean hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun