Miguel Indurain txirrindulari ohia ere izanen da ortzegunean Urdazubin eta asteburuan bizikleta eta maillot historikoen erakusketa Kultur Etxean Aurten ere Espainiako Vuelta txirrindularitza itzuliko etapa bukaera izanen dute Urdazubin. Irailaren 4an, asteazkenarekin, Donapauletik abiatuko den etapak Dantxarinean izanen du helmuga. Etapa hori aurkeztuko dute maiatzaren 16an, 19:00etan Urdazubiko Kultur Etxean eta Miguel Indurain txirrindulari ohia ere bertan izanen da.
Sartzea bortz euro ordaindu beharko da Kantua maite dutenek gozamenerako aukera ederra izanen dute hilabete honetan Saran. Ortzegunean, maiatzaren 16an, izanen da lehendabiziko emanaldia. Erlauntza abesbatza ariko da kantari, elizan, 21:00etan.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Lau asteartez bilduko dira udaletxeko lehendabiziko solairuan
Asteazkenetan 10:00etatik 11:30era eskainiko du Haizea Loirak Arizkunenean
Maiatzaren 14tik ekainaren 14ra Kontsejupe tabernan Zeramika erakusketa antolatu du Aranoko Kontsejupe Tabernak Amagoia Olazabal artista Hondarribitarrak 20 lan biltzen dituen kolekzio berezia aurkeztu du. Maiatzaren 1tik ekainaren 14ra daude ikusgai, kontsejuko ohiko ordutegian.
Aste honetan DBHko ikasleen txanda izanen da eta datorren astean LHkoena Antzerki eta Eskola elkarteak, Berako Udalaren eta Berako Kultur Batzordearen laguntzaz antolatutako Mugaz Gain Antzerki Jardunaldia eginen dute maiatzaren 16, 17, 21 eta 23an Berako Kultur Etxean. Herriko ikastetxetako antzezle gaztetxoez gain, Pasaiakoak ere ariko dira. Aste honetan DBHkoak ariko dira eta hurrengoan Lehen Hezkuntzakoak.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |