Erlauntza abesbatzaren kontzertua maiatzaren 16an Saran

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 14a, 07:30
Erlauntza abesbatzaren emanaldirako sartzea bortz euro ordaindu beharko da.

Sartzea bortz euro ordaindu beharko da

Kantua maite dutenek gozamenerako aukera ederra izanen dute hilabete honetan Saran. Ortzegunean, maiatzaren 16an, izanen da lehendabiziko emanaldia. Erlauntza abesbatza ariko da kantari, elizan, 21:00etan.

Heldu den astean, Kantauri abesbatzak hartuko du lekukoa. Asteazkenean, maiatzaren 22an, 21:00etan elkartuko dira. Hilabeteko hondarreko emaldia hilaren 31n izanen da entzungai Saiberri taldearen eskutik. Ordu eta toki berean bilduko dira. Erlauntza eta Saiberri abesbatzen saioak entzuteko bortz euro ordaindu beharko dituzte; Kantauriren emanaldirako, berriz, hamar.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun