Urdazubin bukatuko den Espainiako Vueltako etapa aurkeztuko dute maiatzaren 16an

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 15a, 15:00
2016an bezala, berriz ere Urdazubin bukatuko da Espainiako Itzuliko etapa.

Miguel Indurain txirrindulari ohia ere izanen da ortzegunean Urdazubin eta asteburuan bizikleta eta maillot historikoen erakusketa Kultur Etxean

Aurten ere Espainiako Vuelta txirrindularitza itzuliko etapa bukaera izanen dute Urdazubin. Irailaren 4an, asteazkenarekin, Donapauletik abiatuko den etapak Dantxarinean izanen du helmuga. Etapa hori aurkeztuko dute maiatzaren 16an, 19:00etan Urdazubiko Kultur Etxean eta Miguel Indurain txirrindulari ohia ere bertan izanen da.

Maiatzaren 16an, ortzegunean 19:00etan eginen den ekitaldi instituzionalean eta kirol ekitaldian, Santiago Villares Urdazubiko alkateak; Jose Luis Arasti, Nafarroako Gobernuko delegatuak; Maitena Ezkutari, Turismo eta Merkataritzako zuzendari orokorrak eta Javier Guillén, Espainiako Vueltako zuzendari orokorrak parte hartuko dute.

Aurkezpen ekitaldi instituzionalaren ondotik, kirol ekildia eginen dute. Miguel Indurain txirrindulari ohiarekin batera, Francis Lafarguerekin eta itzuliko zuzendari orokorrarekin irailaren 4ko etapa aztertuko dute.

 

Erakusketa asteburuan

Astebukaeran zehar bizikleta eta maillot historikoen erakusketa izanen da Urdazubiko kultur etxean Petit Musée des Cycles de Cambo les Bains eta La Peña des Géants de la Croüteren kolaborazioarekin. Sarrera doan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun