Ostirala, urriak 6



19:00

'Heriotzaren triangelua' dokumentala

Berako Kultur Etxea, Bera | Dokumentalak

Ortzirale arratsaldeko 7etan Kultur Etxean  2015. urtean Imanol Laburuk eta Jose Mari Salinas-ek zuzendutako ‘Heriotzaren triangelua’ dokumentala eskainiko dute urriaren 6an, ortzirale arratsaldeko 7etan Berako Kultur Etxan. Berako Udalak antolatutako emanaldirako sarrera doan izanen da.

'Heriotzaren triangelua' dokumentala Berako Kultur Etxea

Ortzirale arratsaldeko 7etan Kultur Etxean 

2015. urtean Imanol Laburuk eta Jose Mari Salinas-ek zuzendutako ‘Heriotzaren triangelua’ dokumentala eskainiko dute urriaren 6an, ortzirale arratsaldeko 7etan Berako Kultur Etxan. Berako Udalak antolatutako emanaldirako sarrera doan izanen da.


20:00

'Euskal balezaleen triskantza'

Arizkunenea, Elizondo | Dokumentalak

Ikus-entzunekoaren ondotik, zuzendariaren solasteko aukera izanen da ortzirale arratsean Arizkunenean  1615ean Islandian gertatutakoaren inguruko ‘Euskal balezaleen triskantza’ dokumentala eskainiko dute urriaren 6an, ortziralean 20:00etan Arizkunenean, Baztango Udaleko Kultura Batzordeak, 2017ko Arte eta Kultura egitarauaren baitan. Ondotik, Beñat Iturrioz eta Eñaut Tolosa zuzendariekin solasaldia izanen da.

'Euskal balezaleen triskantza' Arizkunenea

Ikus-entzunekoaren ondotik, zuzendariaren solasteko aukera izanen da ortzirale arratsean Arizkunenean 

1615ean Islandian gertatutakoaren inguruko ‘Euskal balezaleen triskantza’ dokumentala eskainiko dute urriaren 6an, ortziralean 20:00etan Arizkunenean, Baztango Udaleko Kultura Batzordeak, 2017ko Arte eta Kultura egitarauaren baitan. Ondotik, Beñat Iturrioz eta Eñaut Tolosa zuzendariekin solasaldia izanen da.


20:30

Koldo Zuazo Sarako ikastolaz eta mintzairaz

Lur Berri gela, Sara | Hitzaldia

Ortzirale arratseko 8:30ean Lur Berri gelan ariko da hizkuntzalaria Urriaren 6an, ortzirale gauez, Olhain ikastolak antolaturik, Koldo Zuazo unibertsitateko irakasle eta ikerlariak min­tzaldia emanen du Lur Berri gelan, 20:30ean. Mintzaldiaren gaia Ikastola eta mintzaira da, eta ikerlariarentzat Sarako euskarari buruzko eramaten ari den lana aurkezteko aukera ere izanen da.

Koldo Zuazo Sarako ikastolaz eta mintzairaz Lur Berri gela

Ortzirale arratseko 8:30ean Lur Berri gelan ariko da hizkuntzalaria

Urriaren 6an, ortzirale gauez, Olhain ikastolak antolaturik, Koldo Zuazo unibertsitateko irakasle eta ikerlariak min­tzaldia emanen du Lur Berri gelan, 20:30ean. Mintzaldiaren gaia Ikastola eta mintzaira da, eta ikerlariarentzat Sarako euskarari buruzko eramaten ari den lana aurkezteko aukera ere izanen da.



10:00
12:30

Jubiloteka Malerrekan

Malerreka | Besteak

Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.

Jubiloteka Malerrekan

Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan

Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.



11:26
20:00

Beti Gazteko argazki lehiaketa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Lehiaketak

Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira  Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Beti Gazteko argazki lehiaketa Beti Gazte elkartea

Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira 

Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.



12:00
20:00

Betimuga Factory taldearen 'Ready made' lanak

Zugarramurdiko Sorginen Museoa, Xareta Zugarramurdi | Erakusketak

Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa. 

Betimuga Factory taldearen 'Ready made' lanak Zugarramurdiko Sorginen Museoa

Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak

Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa. 



10:30
17:30

Diana Iniestaren 'Negua New Yorken' Bertizen

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

Urriaren 2tik azaroaren 6ra bitarte izanen da ikusgai Diana Iniestak ‘Negua New Yorken’ olio-pintura erakusketa ireki du Bertiz Natur Parkean. Urriaren 2an, astelehenean, ireki zituen ateak eta azaroaren 6ra bitarte, goizez (10:30etik 13:30era) zein arratsaldez (16:00etatik 17:30era), esku zabalik hartuko ditu bisitariak.

Diana Iniestaren 'Negua New Yorken' Bertizen Bertizko natur parkean

Urriaren 2tik azaroaren 6ra bitarte izanen da ikusgai

Diana Iniestak ‘Negua New Yorken’ olio-pintura erakusketa ireki du Bertiz Natur Parkean. Urriaren 2an, astelehenean, ireki zituen ateak eta azaroaren 6ra bitarte, goizez (10:30etik 13:30era) zein arratsaldez (16:00etatik 17:30era), esku zabalik hartuko ditu bisitariak.


18:00
21:00

'Etorkizuna gaur hasiko da' argazki erakusketa

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Urriaren 2tik 13ra Arizkunenea Kultur Etxean Udazken honetan zenbait argazki erakusketa egiten ari dira Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Urriaren 2tik 13ra, Ramon Serranoren Etorkizuna gaur hasiko da erakusketa antolatu du Vicente Ferrer Fundazioak.

'Etorkizuna gaur hasiko da' argazki erakusketa Arizkunenea

Urriaren 2tik 13ra Arizkunenea Kultur Etxean

Udazken honetan zenbait argazki erakusketa egiten ari dira Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Urriaren 2tik 13ra, Ramon Serranoren Etorkizuna gaur hasiko da erakusketa antolatu du Vicente Ferrer Fundazioak.



18:00
23:50

Euskararen Eguna Zubietan

Malerreka Zubieta | Ospakizunak

10 kanaerdiko moztu eta Loitzateko atakara joan beharko du Mikel Indakotxeak Zubietako gazteek programa polita osatu dute aurten ere Euskararen Egunerako. Berrikuntza eta erronka politak izanen dira gainera. Egun handia larunbata izanen bada ere, ostiraletik hasiko dira ekitaldiak.

Euskararen Eguna Zubietan

10 kanaerdiko moztu eta Loitzateko atakara joan beharko du Mikel Indakotxeak

Zubietako gazteek programa polita osatu dute aurten ere Euskararen Egunerako. Berrikuntza eta erronka politak izanen dira gainera. Egun handia larunbata izanen bada ere, ostiraletik hasiko dira ekitaldiak.