'Euskal balezaleen triskantza' dokumentala eta solasaldia eskainiko dute urriaren 6an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 4a, 07:50
Balezale euskaldunei Islandian 1615ean gertatutakoa da dokumentalaren gaia.

Ikus-entzunekoaren ondotik, zuzendariaren solasteko aukera izanen da ortzirale arratsean Arizkunenean 

1615ean Islandian gertatutakoaren inguruko ‘Euskal balezaleen triskantza’ dokumentala eskainiko dute urriaren 6an, ortziralean 20:00etan Arizkunenean, Baztango Udaleko Kultura Batzordeak, 2017ko Arte eta Kultura egitarauaren baitan. Ondotik, Beñat Iturrioz eta Eñaut Tolosa zuzendariekin solasaldia izanen da.

 

Abentura, arkeologia, urpekaritza eta animazio bidez, 1615ean Islandian eraildako euskal bale arrantzaleen istoria berreskuratzen duen 80 minutulo dokumentalean.

Gehiago jakiteko: https://balezaleak.com/

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun