Koldo Zuazok Sarako ikastola eta mintzairari buruzko mintzaldi eskainiko du urriaren 6an Saran

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 4a, 09:09
Koldo Zuazo hizkuntzalaria Sarako mintzairari buruz ariko da.

Ortzirale arratseko 8:30ean Lur Berri gelan ariko da hizkuntzalaria

Urriaren 6an, ortzirale gauez, Olhain ikastolak antolaturik, Koldo Zuazo unibertsitateko irakasle eta ikerlariak min­tzaldia emanen du Lur Berri gelan, 20:30ean. Mintzaldiaren gaia Ikastola eta mintzaira da, eta ikerlariarentzat Sarako euskarari buruzko eramaten ari den lana aurkezteko aukera ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun