Filma ele biz, euskaraz eta gaztelaniaz, egina da. Euskarazko solasaldiek gaztelerazko azpitutuluak dituzte. Franco hil ondotik eskuin-muturreko talde batzuk hasi ziren bereziki indarra hartzen. Langile, ikasle eta ezker aldeko mugimenduko kideei egindako mehatxu, jipoi eta erailketen bidez gogor aritu ziren. Andoaindik Astigarraga bitarteko eremuan gertatutako zortzi hilketak gogoraraziko ditu dokumental honek.