Euskararen Eguna ekitaldi eta erronka berriekin dator urriaren 7an Zubietan

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 5a, 07:10

Garai bateko dantza luzea berreskuratuko dute Zubietan. Larunbat eguerdian ikusteko aukera izanen da. Argazkia 1974koa da.

10 kanaerdiko moztu eta Loitzateko atakara joan beharko du Mikel Indakotxeak

Zubietako gazteek programa polita osatu dute aurten ere Euskararen Egunerako. Berrikuntza eta erronka politak izanen dira gainera. Egun handia larunbata izanen bada ere, ostiraletik hasiko dira ekitaldiak.

 

Ostirala, urriak 6

• 18:00 pintxo lehiaketa herriko estalpean.

• 19:00 triki-poteoa he­rriko trikitilariekin.

• 22:00 mus txapelketa herriko Ostatuan.

• 22:30 Lamiak taldearen kontzertua Erran­doneko atarian.

• 23:30 Karaokea Erran­donean.

 

Larunbata, urriak 7

• 10:00etatik aurrera herriko artisauak beraien lanak erakusten eta gazta eta urdaiaz­pikoaren postua. Be­ti bezala, pisua ­ edo hur­bil­tze­ko aukera izanen da.

• 10:30 herriko buelta herriko trikitilari eta pandero-joleekin.

• 11:00 Mikel Indakotxea ‘Palaxio’ kirolariaren erronka: hamar kanaerdiko moztu aizkoraz eta Loitzateko atakara joatea.

• 12:00 dantza luzea.

• 13:00 joaldunak.

• 14:30 kantu bazkaria Azpeitiako trikitilariekin. Arratsaldez, haur eta gaztetxoendako mahai-joko erraldoiak, aurpegi-margoketa eta txokolate-jatea.

• 20:00 gazta eta urdai­azpikoaren sari banaketak.

• 20:30 irrintzi lehiaketa.

• Arratsaldez eta gauez musika izanen da Oharkabe taldearekin, besta akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun