2025ean ERRAN.EUSen gehien leitutako albisteak

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 4a

2025ak ERRAN.EUSen eman duenari begira jarri da TTIPI-TTAPA, eta joan den urtean, gehien leitutako hamar artikuluen zerrenda osatu du. 

1- Naroa Elizalde pilotariaren heriotza

Naroa Elizalde Etxekolonea Zubietako pilotari ezaguna otsailaren 26an hil zen, 27 urte zituela. Ttikitatik zuen ametsa betez pilotan hasi zen Elizalde, baina utzi ere egin behar izan zuen, neskarik ez zelako ari. Gaztetan, berriz ere Master Cup txapelketan jokatzen hasi zen eta, «pilotan murgilduta segitzeko aukera hori zela ikusiz», Ados elkarteko sortzaileetako bat izan zen. Azken urteetan Ados pilota elkarteak antolatutako txapelketetan parte hartu zuen, eritasunak utzi zion bitartean.

2- [GUTUNA] Hau ez da borroka bat izan

Pesta aurretik Leitzan izan ziren gertaera larri batzuei buruzko idatzia bidali zuten TTIPI-TTAPAra Ainhoa Viguera Ijurkok eta Joxe Fermin Lizarraga Lazkanok.

3- Sei ibilgailu erre eta bertze lau kaltetuak Lesakan

Sutea izan zen martxoaren 7ko goizaldean Lesakako Eskolttiki gibelean dagoen aparkalekuan eta suak sei ibilgailu erre eta bertze lau kaltetu zituen. 

4- Istripua Sunbillan, Larrakaitz tunelean

Istripu larria gertatu zen urriaren 14an N-121-A errepidean Sunbillan, Larrakaitz tunelean. 

5- Karlos Santiagoren heriotza Pirinioetan

Ezbeharra abuztuaren 21ean gertatu zen, Pico Carlit mendian. Nahiz eta ez zen bertan bizi, Lesakarekin harreman estua zuen Santiagok, bertako herri mugimenduan aurpegi ezaguna zen. Bertzeak bertze, Lesakako zinegotzi izan zen eta ikastolako irakasle ere bai. 

6- Berako Intzola zaharra benta erabat kiskalia

Apirilaren 2ko arratsean, Berako Intzola parajean dagoen Intzola zaharra benta kiskali zuen suak. 

7- Istripua N-121-A errepidean, Bera parean

Irailaren 2an istripua izan zen N-121-A errepidean, Antzuzelai inguruan. Bi lagun larriki zauritu ziren. 

8- Istripua Lesakan, Bereau ondoan

Bi autoren arteko istripua gertatu zen urriaren 18ko arratsaldean Lesakako sarreran, Bereau hotelaren ondoan. Kolpearen ondorioz bi lagun ospitaleratu zituzten.

9- Zugarramurdiko motor gidaria hila Urdazubin

Zugarramurdiko motor gidari bat hil zen azaroaren 14ko goizaldean Urdazubiko Alkerdi auzoan. 

10- Aroztegiko auziaz herritarrekin

Aroztegiko auzipetuen alde, otsailaren 1ean Iruñean egin zen manifestazioaren atarian, Aroztegiko bi auzipeturen eta Baztango zenbait herritarren testigantzak eta bizipenak bildu zituen TTIPI-TTAPAk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun