Naroa Elizalde pilotari zubietarra hil da

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 26a, 12:30

Naroa Elizalde pilotaria, Ados pilota enpresako sortzaileetako bat izan zen.

Naroa Elizalde Etxekolonea Zubietako pilotari ezaguna hil da gaur goizaldean, 27 urte zituela. Ttikitatik zuen ametsa betez pilotan hasi zen Elizalde, baina utzi ere egin behar izan zuen, neskarik ez zelako ari. Gaztetan, berriz ere Master Cup txapelketan jokatzen hasi zen eta, «pilotan murgilduta segitzeko aukera hori zela ikusiz», Ados elkarteko sortzaileetako bat izan zen. Azken urteetan Ados pilota elkarteak antolatutako txapelketetan parte hartu zuen, eritasunak utzi zion bitartean.

Hilberriaren gorpua Doneztebeko Baztan Bidasoa tanatorioan izanen da otsailaren 26an, asteazkenean, 16:00etatik 20:00etara eta otsailaren 27an, ortzegunean, 09:00etatik 12:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun