Lesakako herriarekin harreman handia zuen mendizale bat hil da Pirinioetan

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 22a

Pico Carliteko irudia. Argazkia: Wikipedia.

Ezbeharra atzo gertatu zen, Pico Carlit mendian, Frantziako Pirinioetan. Hildakoa Karlos Santiago da. 67 urte zituen eta Hondarribian bizi zen, baina Lesakarekin harreman estua zuen, bertako herri mugimenduan aurpegi ezaguna. Bertzeak bertze, Lesakako zinegotzi izan zen eta ikastolako irakasle ere bai.

Itxura denez, Ekialdeko Pirinioetan dagoen Pico Carlit menditik (2.921 m) beheiti heldu zenean erori zen, 13:00 aldera. Emaztea berarekin zihoan eta bera izan zen larrialdietara deitu zuena.

Ikastolako irakasle ez ezik, EHUn unibertsitateko irakaslea ere izandakoa da. Lesakako EH Bilduk ere gogoan izan du: «Mila esker zure lana, ausardia eta konpromisoagatik. Euskal Herri euskaldun eta aske bat lortu arte segituko dugu. Lurrak goxo har zaitzala, Karlos».

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun