N-121-A

Bi gizonezko larriki zaurituak goizaldean N-121-A errepidean, Beran, izan den istripuan

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 2a

Lehen zauritua, 37 urtekoa, hainbat zaurirekin eraman dute Bidasoko Ospitalera. Bigarrena, 48 urtekoa, autoaren barnean harrapatuta zegoen eta suhiltzaileek atera ondotik, zauri larriekin Donostiako Ospitalera eraman dute.

Ezbeharra astearte honetan gertatu da, 06:19 aldera, bi autoek talka egin dutenean N-121-A errepidean 67,4 km-an, Berako dermioan, Antzuzelai inguruan.

Istripuaren lekura Oronozko parkeko suhiltzaileak, Bortzirietako mediku taldea, anbulantziak eta Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren patruilak joan dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun