Zugarramurdiko motor gidari bat istripuan hil da gaur goizaldean Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 14a

Zugarramurdiko motozalea hil da gaur goizaldean Urdazubiko Alkerdin izan duen istripuan.

Zugarramurdiko 51 urteko motor gidari bat hil da gaur goizaldean Urdazubiko Alkerdi auzoan, NA-4401 errepideko 2,9 kilometroan izan duen istripu batean. Foruzaingoaren  arabera, 05:11 aldera gertatu da ezbeharra eta larrialdi zerbitzuetako anbulantzia ailegatu denean ezin izan dute deus egin bizia salbatzeko. Foruzaingoa ari da istripuaren nondik norakoak aztertzen.

Errepidea aldetik aldera trabatzen zuen kableak.

 
Jakitera eman dutenez, haize bolada bortitzen ondorioz telefono poste bateko kable bat erori da errepidera, eta bide osoa gurutzatzen zuen kablearen kontra jo du motozaleak.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun