Gobernuak jakinarazi duenez, bileran, «0-3 Plataformaren ordezkaritzarekin eginen diren lan bileren egutegia zehaztu» nahi du.
Maiatzaren 2az geroztik greban daude Nafarroako hainbat eta hainbat haur eskola, tartean, Baztan, Leitza, Lesaka eta Berako haur eskoletako langileak. Tarte horretan, hainbat mobilizazio jendetsu egin dituzte haur eskolen duintasuna eskatzeko. Hezkuntza Departamentuak, berriz, maiatzaren 18an, heldu den asteazkenean, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin bilera egitekoa du Haur Hezkuntzako lehenbiziko zikloari buruz, eta bilera horretara joateko deia egin die 0-3 Plataformako ordezkariei, «bere lan proposamenei buruzko negoziazioari ekiteko».
Gobernuak jakinarazi duenez, bileran, «0-3 Plataformaren ordezkaritzarekin eginen diren lan bileren egutegia zehaztu» nahi du.
mai 12 Baztan
mai 09
mai 06 Leitzaldea Leitza
mai 06
mai 05
api 29
mar 12 Mendialdea
mar 14 Mendialdea
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.