Haur eskolen duintasunaren aldeko borrokak ez du etenik. Atzo arratsaldean, adibidez, sinadurak biltzen aritu ziren Elizondoko plazan, eta Baztango ikastetxe batzuek ere bat egin dute grebalariekin.
Gaur goizean, berriz, elkarretaratze zaratatsua egin dute Nafarroako Parlamentuaren aitzinean, eta arratsaldean bertze bat eginen dute 16:00etan. Leitzan ere bilduko dira gaur arratsaldean: 18:00etan Lopeneko biribilgunean.
Horrez gain, larunbatean manifestazioa eginen dute Iruñean, 13:00etan Baluartetik abiatuta. Porrotxek eta Marimototsek ere egin dute manifestaziora joateko deia.