Haur eskolek babes zabala izan dute Baztango ikastetxeetan

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 12a, 13:30

Porrotx pailazoaren babesaz gain, Baztango ikastetxeek bat egin dute haur eskolen duintasunaren aldeko aldarrikapenarekin. Lehendik beraien atxikimendua adierazia zuten Baztan Ikastolako, Erratzuko eskolako eta Elizondoko Lanbide Eskolako langileez gain, azken orduetan Iruritako, Gartzaingo, Lekarozko, Oronozko eta Elizondoko eskolek ere bat egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun