ira 26 Leitzaldea Areso
Igande goizean Mendialdeko Azoka Ibiltaria izan zuten aresoarrek plazan eta arratsaldean Berrobiko Txalo Talo antzerki taldearen Zaharrak berri antzezlanaz gozatu zuten. Azokan aurreikusi baino postu gutxixeago jarri bazituzten ere, zer ikusia eta erosia ez zen falta izan. Arratsaldean, berriz, txiki gelditu zen udaletxeko batzar aretoa. Antzezlanak ikusmin handia sortu zuen.
Argazkiak: Eneritz Iraola.