Larunbata, irailak 19

09:00

Lesakako Arranop eguna

Bortziriak Lesaka

Larunbatean, irailaren 19a, Arrano eguna eginen da Lesakan eta egitarau zabalaren tartean eginen den bazkariko txartelak erosteko azken eguna gaur izanen da, irailaren 16a. Arranon egonen dira eskuragarri asteazkenean 18:00etatik 19:30era.

23:59

Joaldunen eguna eginen dute larunbat honetan Iturenen

Malerreka Ituren

Larunbat honetan, irailak 19, Iturengo Joaldunen eguna ospatuko dute bertze urte batez. Egun osoko egitaraua antolatuta dago herritarrak musikaren, aizkoraren eta joareen erritmora gozatu dezaten. Horrez gain, Estefi Etxebestek errekor ahalegina eginen du 165 kiloko harria altxatzen saiatzen. 

Arrano eguna irailaren 19an eta txartelak eskuragarri asteburu honetan

Bortziriak Lesaka

Lesakako Arranok, urtero bezala, Arrano eguna eginen du aurten irailaren 19an eta bazkariko txartelak lau egunez egonen dira salgai.

11:00

Pedro Arizkurenen margolanak

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Iruñeko Pedro Arizkuren Elizondo artistak bere lanak plazaratuko ditu iraileko hilabete osoan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Erakusketa asteartetik igandera egonen da ikusgai, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era.

Pedro Arizkurenen margolanak Arizkunenea

Iruñeko Pedro Arizkuren Elizondo artistak bere lanak plazaratuko ditu iraileko hilabete osoan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Erakusketa asteartetik igandera egonen da ikusgai, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era.

12:00

Illekuetako bestak

Berako Illekueta auzoa, Bortziriak Bera | Bestak

Berako Illekueta auzoko bestetako egitaraua ekitaldiz betea dator aurten ere. Larunbat eguerdian Konpaneko zubitik botako dute txupinazoa eta herri kirol saioa eta bazkaria izanen dute, bertzeak bertze. Igande arratsaldean, Gure Txokoa Dantza Taldearen ikuskizuna eta, bukatzeko, pinutxo dastaketa. Baina tartean, bertze hainbat ospakizun izanen dituzte.

Illekuetako bestak Berako Illekueta auzoa

Berako Illekueta auzoko bestetako egitaraua ekitaldiz betea dator aurten ere. Larunbat eguerdian Konpaneko zubitik botako dute txupinazoa eta herri kirol saioa eta bazkaria izanen dute, bertzeak bertze. Igande arratsaldean, Gure Txokoa Dantza Taldearen ikuskizuna eta, bukatzeko, pinutxo dastaketa. Baina tartean, bertze hainbat ospakizun izanen dituzte.

18:00

Doneztebeko besta ttikiak

Malerreka Doneztebe | Bestak

Mus txapelketa, zezensuzkoa, musika, erraldoiak, gazte bazkaria, jokoak... Egitarau zabala prestatu du Gazte Burrunba taldeak. 

Doneztebeko besta ttikiak

Mus txapelketa, zezensuzkoa, musika, erraldoiak, gazte bazkaria, jokoak... Egitarau zabala prestatu du Gazte Burrunba taldeak. 

19:00

'Ernatu' zikloa jarriko du martxan Bortzirietako euskara zerbitzuak iraila osoan zehar

Bortziriak

Euskal Herriko eremu euskaldunenetan ere euskara gibelera egiten ari dela ikusi da azken ikerketetan. Gibelera pauso hauen aitzinean, Esnatu deituriko dinamika sortu du UEMAk aurtengo ikasturte hasierarako. Mota guztietako eragileak batu eta eremu euskaldunak bizirik jarraitzeko konpromisoan murgiltzearen helburuarekin, Bortzirietan Ernatu zikloa antolatu du Bortzirietako Euskara Zerbitzuak. Irailaren 3an hasi eta iraila guztia iraungo duen egitaraua antolatuz. 

19:30

Izpegiko Bestak

Baztan Erratzu

Tontorraren bi aldeetatik igoko dira Baigorriko eta Baztango herritarrak asteburu honetan, mugarik gabeko herri aske bat nahi dutela oihukatzeko bertze behin. Ortziral arratsaldean bertso saio musikatuarekin hasiko dira bestak, eta larunbateko egun osoko egitaraua tarte, Odei, Skaregekasko eta DJ Uzkuluzekin akabatuko da tontorreko ospakizuna.

Irailak 18 eta 19an ospatuko dira Izpegiko bestak bi aldeen artean sortutako zatiketa salatzeko helburuarekin

Baztan Erratzu | Bestak

Bi egun iraunen duten bestak antolatu dituzte aurtengoan ere, irailaren 18 eta 19rako. Ortzirale arratsaldean hasiko da egitaraua bertso saio musikatuarekin, eta Odei, Skaregekasko eta DJ Uzkuluzekin emanen diote akabera larunbat gauean. Tartean mendi martxa, haurrendako jostetak eta ikusgarriak, ekitaldia, bazkaria eta batukada aurreikusi dute.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Azaroa
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            
Abendua
al ar az og ol lr ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Urte osoko agenda ikusi »»