Arrano eguna irailaren 19an eta txartelak eskuragarri asteburu honetan

Ttipi-Ttapa

Urtero bezala, Arrano eguna Lesakan irailaren hirugarren larunbatean.

Lesakako Arranok, urtero bezala, Arrano eguna eginen du aurten irailaren 19an eta bazkariko txartelak lau egunez egonen dira salgai.

Arranon bertan eskuratu beharko dira txartelak, eta aurten ordutegi zehatz hauetan egin beharko da:

  • Irailak 11, ortziralea: 18:00-20:00
  • Irailak 12, larunbata: 12:00-14:00
  • Irailak 13, igandea: 16:00-18:00
  • Irailak 16, asteazkena: 18:00-19:30

Bazkideak 20 euro, ez bazkideak 25 euro eta haurrak 10 euroen truke izanen dute Etxalarko Asau egileen eskutik eskainiko den bazkaria.

Goizetik hasiko da egitaraua

Eguna bederatzietan hasiko da Agiñara joanen den mendi bueltarekin, arranotik abiatuta, oinez batzuk eta bizikletaz bertzeak, mendira igoko dira eta bertan gosaria eta ekitaldia izanen da 10:30ak aldera. 

Ondotik, 13:00etan herrian poteoa izanen da Moltzoko Txarangak girotua eta 14:30ean, Etxalarko Asau egileen eskutik bazkaria. Bazkalondoan, bingo musikatua izanen da bertan eta 17:30ean Atzarbale Elektrotxaranga herrian barna. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun