Bazkariko txartelak 22 euroren truke paratu dituzte salgai Purienean eta erosteko azken eguna apirilaren 25ean izanen da
Berako Gazte Eguna maiatzaren 16an, larunbatean ospatuko dute. Barraskilo Gazte Taldeak dena prest du eta egitarau zabala antolatu du. Egun osoko ekitaldiak borobiltzeko, arratsean Bad Sound System taldearen kontzertua izanen da eta ondoti
Giltzarri abesbatzak, Lesakako Udalaren eta bertze zenbait erakunderen laguntzaz antolatutako Bortzirietako Abesbatza Topaketaren bederatzigarren edizioa maiatzaren 16an eginen dute Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, larunbatean 20:00etan hasita. Giltzarri abesbatzarekin batera, Ezkio-Itxasoko Izazpe eta Donostiako Kantakidetza abesbatzak ariko dira kantari.
Maiatzaren 7an, ortzegunean 19:00etan publikoari idekia den estreinaldia izanen dute argazkilariarekin Xabi Berroueten Sara Lañopean argazki erakusketa ikusgai izanen da Sarako lezeetan maiatzaren 4tik 17ra arte, egun gutziz 09:45etik 17:00etara. Sartzea urririk izanen da. Gainera, publikoari idekia den estreinaldia ere izanen dute maiatzaren 7an, ortzegunean 19:00etan, argazkilariarekin. Momentu goxo eta atsegin honek artista ezagutzeko, haren lanaren inguruan mintzatzeko eta trago baten partekatzeko parada emanen du.
Erakusketa hori bera egunotan Etxalarren dago, Pello Apezetxea Kulturgunean. Hain zuzen, gaur du hondarreko eguna.
Amaiur, Arizkun, Elizondo, Erratzu eta Iruritako etxeen 1925 eta 2026 bitarteko argazkiak biltzen ditu 'Harria eta argia' erakusketak eta maiatzaren 29ra arte daude ikusgai Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Astelehenetik ortziralera irekiko dute, 16:30etik 20:00etara.
Alex Mendizabal musikari eta musikagile donostiarraren Dartarpa tremolatori erakusketa ikusgai izanen da Berako Labiaga Ikastolaren areto nagusian maiatzaren 16tik 31ra. Larunbat eta igandetan, 17:00etatik 20:00etara ikusteko aukera izanen da. Larunbatean 17:00etan eginen dute erakusketaren inaugurazioa.
| Ekaina | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | |||||