Alex Mendizabal musikari eta musikagilearen erakusketa ikusgai izanen dute Beran maiatzaren 16tik 31ra

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 14a

Labiaga Ikastolako areto nagusian hasiko dira aurten ere erakusketak jartzen. Lehenbizikoa, larunbatean inauguratuko dute.

Alex Mendizabal musikari eta musikagile donostiarraren Dartarpa tremolatori erakusketa ikusgai izanen da Berako Labiaga Ikastolaren areto nagusian maiatzaren 16tik 31ra. Larunbat eta igandetan, 17:00etatik 20:00etara ikusteko aukera izanen da. Larunbatean 17:00etan eginen dute erakusketaren inaugurazioa.

Alex Mendizabal

Alex Mendizabal (Donostia, 1961). Ttiki-ttkitatik partiturak konposatu izan ditu talde, orkestra, bakarlari, harri eta paperezko interprete eta abesbatzentzat, bertzeak bertze.

1996an idazteari utzi zion, eta, ordudanik, musika-tresnak egin eta jotzen aritzen da. Hauek dira bere lanik aipagarrienak: Interposed Counterpoints, Dagherrosounds, urpeko kontzertuak, Servicio Ahorro de Tiempo (toda la música clásica en 1 minuto), mikro-musikak, Imitation Project, Blind Cinema, soinu-instalazioak, zinema mutu isilarazia, Fraudulent and Freudulent cinema, Music Upsidedown, etab. Bertzeak bertz talde hauek sortu ditu: Curva Chiusa, Monnezza Sonora, Zine Animau, Convention, Marching Band, Senior Orchestra, Dissociazioni Unite AR. Hamabi opera labur baino gehiago sortu ditu.

Artistaren armairu eta poltsikoetan idatziak eta poemak aurki daitezke. Toki aunitzetan jo du, herrialde ugaritako jaialdi, museo eta askotariko espazioetan barne (Serralves, Portugal; Musika Bienala eta 25FPS, Kroazia; Visitazioni, M.A.C.RO. eta Veneziako Bienala, Italia; Pépète Lumière, Nantes, Baiona, Frantzia; Anthology Film Archive, San Francisco Cinemateque eta Whitney Museum, Estatu Batuak; La Casa Encendida, Museo Reina Sofía eta MACBA, Espainia; Gante, Belgika; Rotterdameko Zinema Jaialdia, Herbehereak; Ertz, Tabakalera eta Larraskito, Euskal Herria, Cafe Otto, Erresuma Batua...).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun