Berako Gazte Eguna ospatuko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 14a

Aurten ere egitarau zabala prestatu du Barraskilo Gazte Taldeak Berako Gazte Eguna ospatzeko.

Berako Gazte Eguna maiatzaren 16an, larunbatean ospatuko dute. Barraskilo Gazte Taldeak dena prest du eta egitarau zabala antolatu du. Egun osoko ekitaldiak borobiltzeko, arratsean Bad Sound System taldearen kontzertua izanen da eta ondoti

Egitarau zabala

Egun osoko egitaraua izanen da. Eguna hasteko, 12:00etan poteoa eginen dute Bonberena Txarangarekin Ansonea ostatutik hasita. Handik Sara kafetegira eta Izea ostatura joanen dira eta poteoa Toki Onako patioan bukatuko dute. Han bazkaria eginen dute 14:30ean

Bazkalondoan bingo musikatua eta jokoak eginen dituzte. 

Ilunabarrean, 19:00etan hasita, berriz ere poteoa eginen dute txarangarekin. Toki Onako patioan hasi, handik Uraldea karrikako ostatuetara eta Lixoiara joanen dira eta poteoa Toki Onako patioan bukatuko dute. 

Eguna bukatzeko 23:00etan Bad Sound System taldearen kontzertua izanen da eta ondotik DJ Badsound.

Parte hartzaileei azken edizioetan bezala mahoizko galtzak eramateko eskatu die Barraskilok.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun