Zazpi komiki, hamaika ipuin, zortzi antzezlan eta lau film labur. Uzta hori eman du Udalbiltzak antolatutako Geuretik Sortuak egitasmoaren hirugarren edizioak. Eta lan horiek proiektuan parte hartu duten 46 herrietan erakusten ari dira orain. Baina horrekin batera, lan horien berri emateko erakusketa antolatu dute eta hori ikusgai paratuko dute larunbatean eta igandean Arantzan. 11:30etik 13:00etara Gorapean izanen da erakusketa.