2025eko sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Lesakako Udalak, herrian sortu edota bertan bizi direnentzat. Lanak herriko etxeko bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 30ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.
Ortziralean 19:00etatik 21:00etara Arrano elkartean
Ortziralean 19:00etan abiatuko da museoko auditorioan udaberriko zinema zikloa
AEBko musika aditzeko eta dantzatzeko aukera izanen da ortziralean 20:00etatik aitzinera Larreko gelan Apirilaren 4an, ortziralean, 20:00etan hasita, Senpereko Larreko gelan edo online ahalko da dantzatu baita entzun AEBko country musika famatua, herriko kontseiluak antolatutako Outlaw Country jaialdiaren karietarat. Larruzko botak gomendatuak dira. Sartzea 10 euro gostako da. Tarifa murriztua: 6 euro.
Bihar, apirilaren 4an, Exuvia Iruñeko punk, rock eta stoner musika taldeak kontzertua emanen du 22:00etan
Martxoaren 8aren harira, Defendatzaileak: Eraldatzen duten emakumeak erakusketa antolatu du Baztango Udalak, Mugarik Gabe Nafarroa elkartearekin batera. Martxoaren 26tik apirilaren 21era bitarte ikusgai egonen da Elizondoko Osasun Zentroan eta lurraren eta giza eskubideen emakume defendatzaileen historiak ezagutzeko aukera emanen du.
XIX. mendeko pertsonaia horren bidez esklaboen trafikoaz eta Igantziko portzelana erdiko fabrikaz ariko da ortziralean eta larunbatean Lesakako liburutegian
Baztango Ernai taldeak ekitaldi ugari antolatu ditu ortzirale eta larunbaterako