’20.000 especies de abejas’ filma emanen dute apirilaren 4an Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 3a, 18:00

'20.000 especies de abejas' filmarekin abiatuko da zinema zikloa Zugarramurdin.,

Ortziralean 19:00etan abiatuko da museoko auditorioan udaberriko zinema zikloa

Kultura aldetik, arras animoso hasiko dute udaberria Zugarramurdin, hainbat ekitaldi ikusteko aukera dugulako. Alde batetik, zinema zikloa izanen dute hiru ortziralez, 19:00etan museoko auditorioan. Film hauek berezitasun bat daukate: zuzendariak emaztekiak direla. Lehenbiziko emanaldia apirilaren 4an, ortzirale honetan, izanen dute eta 20.000 especies de abejas film entzutetsua emanen dute.

  • Apirilaren 4an: 20.000 especies de abejas.
  • Apirilaren 25ean: El sueño de la sultana.
  • Maiatzaren 16an: Destellos.

 

Hitzaldi teatralizatua apirilaren 11n

Bertzalde, hitzaldi teatralizatu bat izanen da apirilaren 11n, ortziralean, 19:00etan museoko auditorioan. Sorgin ehiza da gaia, baino aldi honetan biktimak izanen dira gai hau kontatuko digutena. Hau da, orain arte dakiguna inkisizioak eta epaileek ziotena da, baina aldi honetan Ximildegiko Maria, Teletxeko Juana, Goiburuko Joanes, Iriarteko Extefana, eta Arburuko Maria etorriko zaizkigu garai haietan zer bizitu zuten kontatzera. Beraiekin batera prozesatua izan zen Maria Zozaiari buruzko liburua ere aurkeztuko da ekitaldi berean. 

 

Kantu bazkaria akitzeko

Eta azkenik, maiatzaren 10ean kantu bazkari bat izanen dugu Azketa jatetxean, baino berezitasun batekin: besta plazan hasiko dela Kantujira batekin 13:00etatik aitzina. Honetarako txartelak hartzeko azkeneko eguna apirilaren 30a izanen da (Ansalas ostatuan eta Josenea gasolindegian). Kantujiran Bentazaharreko Mutiko Alaiak arituko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun