1807an Igantzin jaio eta 1878an hil zen Martin Belarra Irisarri hizpide hartuta, esklaboen trafikoa eta Igantziko portzelana erdiko fabrika hizpide izanen ditu Andoni Esparzak apirilaren 4an eta apirilaren 5ean Lesakako liburutegian emanen dituen hitzaldietan.
Beti Gazte elkarteak antolatu ditu solasaldiak, Lesakako Udalaren babesarekin. Ortziralean 18:00etan eskainiko du solasaldia euskaraz eta larunbatean 17:00etan gaztelaniaz.