Lesakako EH Bilduk antolatuta herri batzarra eginen da apirilaren 4an, ortziralean 19:00etatik 21:00etara Arrano elkartean.
EH. Bilduk jakinarazi duenez, herritarren parte-hartzea garrantzitsua da eta horregatik, batzarrean gai bat tratatu nahi duenak edota iritzi edo iradokizun bat duenak, horretarako prestatutako QR kodea eskaneatu eta EH Bilduko kideren bati helarazi behar dio apirilaren 2a baino lehen.