Elizondoko Txokoto tabernak ekitaldi ugari prestatu ditu hilabete honetarako:
- Apirilaren 4an, ortziralea, Exuvia punk rock musika taldeak joko du 22:00etan.
- Apirilaren 6an, igandea, Itsasoa bete urre liburua aurkeztuko dute Dani Martirenak eta Ana Ibañezek 18:30ean.
- Apirilaren 13an, igandea, Akaleia euskal pop, rock eta musika elektronikoko artistak kontzertua emanen du 19:30ean.
- Apirilaren 17an, ortzeguna, Arima Soul taldearen emanaldia izanen dute 19:00etan.
- Apirilaren 20an, igandea, Jac euskal bakarlariak blues doinuak taularatuko ditu 19:30ean.
Ekitaldi guziak debalde izanen dira.